Urtero bezala hasiak dira traktoreen, ziklomotorren eta nekazaritzako bertzelako tresnen azterketa teknikoak egiten eskualdean. Joan den urtea akabailan Bortzirietan ibili zen tailer mugikorra eta urtarrilaren 8an Erratzun hasita, Baztango herrietan eta Zugarramurdin dabiltza orain.
Urtarrilaren 10 eta 14an Arizkunen izan zen, urtarrilaren 14an Elizondon, eta urtarrilaren 15an Beartzunen; urtarrilaren 16an Lekarozen izanen da, urtarrilaren 17 eta 20an Iruritan, urtarrilaren 21an Zugarramurdin, urtarrilaren 22an Gartzainen, urtarrilaren 24an Arraiozen, urtarrilaren 27 eta 28an Zigan, urtarrilaren 29an Berroetan, urtarrilaren 30ean Almandozen eta urtarrilaren 31n Narbarten egin beharko da traktoreen azterketa.
Otsailean sartuta, traktoreek ITVa pasatu beharko dute otsailaren 3an Orabidean, 4an Oronozen, 5an Labaienen, 6an Urrozen, 7an Oizen, 10ean Saldiasen, 11n Iturenen, 12an Aurtitzen, 13an Ezkurran, 14an Eratsunen eta 17 eta 18an Zubietan.