Doneztebeko bikotea nagusi Txikonen kontrako apustuan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Apustuko protagonistak eta Errekako ordezkariak, lana akitu ondotik. TTIPI-TTAPA

Bi minutu eskaseko aldea atera zuten

Desafio bikaina burutu zen abenduaren 21ean Donezteben. Giro ederrarekin harmailetan, Santi San Miguel eta Juan Te­lletxea garaile suertatu ziren, nahiz eta Alex Txikonek goraipatzeko lana egin. Azken orduan, bi aldeen adostasunarekin, apustuan aldaketa bat izan zen, eta ho­rrela San Miguel­ek 9 km egin behar izan zituen lasterka eta Alex-ek 8 km.
 
Aizkorakoan, zortzi kanaerdikora, Juan Te­lletxeak lan dotorea egin zuen, Txikoni ederki eu­tsiz. 50 segundoko aldea bertzerik ez zuen ateri bizkaitarrak. Ondoren San Miguelek, bertze behin ere, bere kalitatea agerian utzi ondoren, desafioa doneztebarren aldekoa izatea lortu zuen, nahiz eta kilometro bat gehiago egin. Ordubete baino guttiago behar izan zuen bikoteak lana aki­tzeko (59’42”) eta bakarrik aritu zen Txikonek minutu bat eta 53 segundo gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun