Euskaraz ikasi, jostatu eta bizi nahi dutela erakutsi dute Olhaingo ikasleek

Joana GUERENDIAIN 2014ko urtarrilaren 9a

Euskararen Eguna ospatu zuten Olhain ikastolako ikasleek. Utzitako argazkiak

Orekaz proiektua lantzen dute gorputz heziketan

Gure hizkuntzarekiko maitasuna eta atxi­kimendua adierazteko, abenduaren 3a baliatu zuten Olhain ikastolako ikasleek, euskararen eguna ospatzeko.
 
Haurren ideietatik abiatuz arratsalde berezia antolatu zuen ikastolak: haurrek eginiko marrazkiak herrian zin­tzilikatu zituzten, eta he­rria euskararen koloreekin alaitu. Ikastolako zaharrenek asmakizun eta erran zaharrak zintzilikatu zituzten herriko xoko ezberdinetan. Eta a­rratsaldea bukatzeko, jokoak egin zituzten plazan.
 
Aurtengo proiektu pedagogikoetan azpimarratzen ahal da hau­rren arteko kooperazioaren inguruan eramaten den lana, haien arteko harremanak ahalik eta hoberenak izan eta ikastolako bizian aktiboagoak izateko.
 
Hunekin lotua, Orekaz proiektua iaz bezala aurten ere martxan eman dute ikastolan. «Gorputz heziketa lan­tzeko modu aktiboagoa da, eta inguruan ditugun toki naturalak gehiago erabiltzera bul­tzatzen duena. Hemen kooperazioak garrantzi handia du norberaren emozioak eta bertzeenak ere kontutan hartu behar baitira», ikastolatik jakinarazi dutenez.
 
Bertzalde, adin guztietako ikasleak nahasi eta ikasle gazte eta handien artean elkar ezagutza bultzatzen dute. Bi astetik behin, hau­rrak bikoteka ari dira lanean, eskulan baten ingu­ruan. Adin ezberdinen arteko harremana bultzatzeaz gain, zailtasunean dena goxotasunean lagundua da. Handienek pozik laguntzen dituzte gazteenak eta gazteenak loriatzen dira handien arretarekin. 
 
Aurten sagarra hautatu dute urteko gai nagusi bezala eta hunen inguruan urtean zehar zonbait ekitaldi egiten ari dira. Adibidez, azaroan Lehen mailako ikasleak Astigarragara joan dira Sagardoaren museoa bisitatzera. Euskal Herriko sagar mota guzien ezaugarriak aztertu ondotik, sagarrak bildu eta sagar jusaren ekoizteko prozesu guzia esperimentatu ahal izan dute, aspaldiko tresnak eta teknikak erabiliz (sagar bil­tzea, puskatzea, tinka­tzea, jastatzea…).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun