Pulunpa eskolako Eguberrietako zozketa

Arkaitz MINDEGIA 2014ko urtarrilaren 9a

Utzitako argazkia

Eskolako azken egunean besta ederra antolatu zuten irakasle eta ikasleak he­rriko etxeko ganbaran. Kantu  eta dantza saio politak eskaini zizkieten hurbildu ziren guraso eta herritarrei. Ondoren eguberrietako zozketa egin zen eta honakoak dira zenbaki sarituak: zare eder bat, 591; zare bat, 005; zare bat, 369; bi lagunendako gaua eta gosaria Abarun Aurtizko Ostatuan, 400; bi lagunendako otordua Tresanean, 796; bi lagunendako English Breakfast-Gosaria Zubietako Ostatuan, 403; bi lagunendako Taloak eta edaria Elgorriagako Ostatuan, 200;  20 euroko bonoa Ariztegi Harategian, 172; 20 euroko bonoa Eider Ileapaindegian, 516; laugarren zare bat, extra, 574.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun