Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean giro polita izan zen Aurtizko Ostatuan. Arratsaldeko 6etan zerri bingoa egin zen eta herritarren partehartze handia izan zen. Bi irabazle izan ziren, Arantxa Ariztegik txistorra eta botila bat ardo irabazi zituen linea eginda eta Kepa Leizak eraman zuen etxera Tomaxa xerrikumea bingo abestu ondotik. Gauean karaokea izan zen eta giro polita izan zen ostatuan ordu ttikiak arte.