Ongietorri bikaina egin zaio oraingoan ere Olentzerori

Arkaitz MINDEGIA 2014ko urtarrilaren 9a

Olentzerok harrera beroa izan zuen eta haurrek ere ederki pasatu zuten. Ainara MINDEGIA

Haurrek kantuekin ez ezik joaldunek ere joare soinuekin agurtu zuten

Aunitz maite dugun ikazkinak etxe aunitzetan opari polit eta ede­rrak utzi ditu. Bakarren bati ikatza ere utzi izanen dio seguruenik. Olentzerori ongi etorri polita eman zioten he­rritarrek kantu eta algarekin, baita joare soinuekin ere.

Iturenera sekulako bixita egin zuen ilunabar partean Olentzerok. Horretarako herria ederki zegoen jarrita, ibilbidea antortxez seinalizatua eta herriko etxeko estalpean xoko polit bat atondua, haurren muxuak eta eskariak hartzeko. Hurrengo urtera arte olentzero!!!!

Duela egun gutxi eman diogu hasiera urte berriari. 12mahatsak janez eta umore onean   ekingo genion seguruenik. Urte zaharrean utzi penak eta urte berri on!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun