Errota abenduaren 29tik hasita urtarrilaren erdialdera arte itxia egonen da. Azken urteetan errota kudeatzen duen Mari Jexux Petrikorenari kontratua akitu zaio eta orain langilea hartzeko deialdi berria egin du Herriko Etxeak.
HERRIKO LANAK
Egoitz Esarte herriko lanetan ari da asteotan, Oinatz Asensio albintearen ordez. Urtarrila akitu arte ariko da Esarte, albinteari aita izateagatik baimena eta oporrak pilatu baitzaizkio.
HERRI SARRERAK ZUHAITZAK BOTA DITUZTE
Herriko sarreran, kanale ondoan zeuden zuhaitz batzuk bota ditu berriki Maderas Santesteban enpresak.
Nonbait haritz eta platanondoak erortzeko arriskua zuten eta, ondorioz, kanaleko pareta hondatzeko edo errotako pasealekura erortzeko. Orain itxura berria hartu du herriko sarrerak.