Ekintzez betetako egunak izaten dira Eguberrietakoak. Abenduaren 15ean zuhaitza apaindu zuten haur eta gurasoek eta Gabon kantuak ensaiatu.
Abenduaren 24an, eguberritako zozketaren ondotik herrian buelta eman zuten. Aurten lanez gainezka zegoen olentzero eta lehen aldiz arratsean agertu zen, gero opariak banatzeko etxez etxe.
Abenduaren 26an Naxararen eskutik haurrendako kantaldia izan zen bainuetxean eta ondoren berendua izan zuten bertaratutakoek.
Abenduaren 28an Herriko Etxeko hirugarren solairuan Bihar taldearen Adarbakar urdina txontxongilo ikusikizuna eskaini zuten eta ondotik berendua.
Abenduaren 30ean bainuetxean bainatu eta ondoren txokolatea txurroekin hartzeko aukera izan zen.
Urtarrilaren 1ean, urte berriari ongietorria emateko urtatxak biltzera ateri ziren haurrak, zenbait helduren laguntzarekin. Biharamonean, herriko haurrak eta nerabeak Txingudira joan ziren arratsalde pasa eta horrela, Guraso elkarteak Udalaren eta bainuetxearen laguntzaz antolatutako Eguberrietako ekintzak akitu ziren.
Baina ospakizunek ez dute etenik. Izan ere, inauteriak hortxe daude. Urtarrilaren 17 eta 18an izanen dira Elgorriagan. Oraindik ez dago programa zehaztua, baina urtero bezala mozorroak jantzi eta ongi pasatzeko aukera izanen da.