Bi olerki liburu karrikaratu ditu

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Olerki liburu bat ez, bi argitara eman berri ditu Luis Garde idazleak. «Bi-biak hagitz diferente dira, bai elkarren artean bai orain arte argitaratu ditudan lanei dagokienez» aipatu digu Gardek. Lehenengoa, Maizter arrotza, duela urte bete Bilboko Udaletxearen Blas de Otero saria jaso zuena, Erein argitaletxeak editatu du. Bigarrena, Trenen abiadura, Pamiela etxeak.  Bi poema luzek osa­tzen dute liburu hau, «biak aski narratiboak dira, haietako banatan argudio bat garatzen da; hain zuzen trenez egindako bidaia bat».  Berriki epaitutako eta zigortutako nafar tartalariei eskaini nahi die liburu hau Gardek, «finean, abiadura gizatiar baten alde, hau da, tren motelen alde egiten baitut».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun