Ikastetxeetako ordezkaritzak jazarpen kanpaina salatu du

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Mendaur instituko eskola kontseiluaren adierazpenera San Miguel eskolako irakasleak eta Guraso Elkartea atxikitu dira

Mendaur DBHI ikastetxeko Eskola Kontseiluak guraso, ikasle, ikastetxeko zuzendaritza eta irakasle eta Doneztebeko udaleko ordezkari­tza biltzen du bere baitan eta D ereduko irakasleei guardia zibilak ustez egin dizkien ikerketaren inguruan eta «informazio faltsu eta adierazpen politiko arduragabeen soka luzearen aurrean» adierazpena argitaratu du. Bertan, «Nafarroako Gobernuak, lehendakaria eta Hezkuntza kontseilaria buru, hezkuntza ideologikoki kontrolatzeko erakutsi duen asmoa» arbuiatu dute. Kontseiluaren ustez, hauen jarduerak «kultura demokratiko eskasa erakusten du, adierazpen, elkartze eta irakaste askatasunarekiko errespetu falta erabatekoa eta nafar ikasleriaren lan hezitzailearekiko mespre­txu onartezina» dira. San Migel ikastetxeko zuzendaritzak eta irakasleek eta Erreka Guraso Elkarteak ere bat egin dute adierazpenarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun