Abenduaren 18an Lehen Hezkuntzako ikasleek Narbarteko eskolakoekin batera Zubietara irteera egin zuten. Iturendik Zubietara oinez joan eta 3 taldetan banatu ziren. Batzuek taloak egin bitartean bertzeek errota bisitatu zuten. Jinkanarekin eman zieten bukaera egunari. Hagitz kontent bueltatu ziren taloa egiten ikasi zutelako.