Haize eta euripean ailegatu zen Olentzero

Maider PETRIRENA 2014ko urt. 9a, 09:56

Olentzero egunean etxez etxe ibili zen ttikienen taldea. Maider PETRIRENA

Halere ongietorri beroa jaso zuen

Meritu ederra izan du aurten Olentzerok, menditik jeitsi baita eguraldi txar horrekin. Haize eta euripean, baina beti bezala pozez eta urduri eman zioten ongieto­rria neska-mutikoek. Denak harrituta olentzero menditik beheiti ikusi zutenean. Ibilbidea nahiko azkar egin behar izan zuten baina halere hagitz ongi atera zen dena. Ondoren txokolatea izan zuten frontoian eta Olen­tzerori eskutitzak eta muxu pila eman zizkioten haurrek. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun