‘Emakumeak busti egiten dira’ egutegiak aurkeztu dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Bidasoaldeko egutegian lanean ari diren emakumeetako batzuk, erreka bazterrean. Aitor AROTZENA

Baztan-Bidasoaldean eta Leitzaran-Urumealdean argitaratu dituzte

Antzina ingurune ga­rrantzitsuak izaten ziren errekak emakumeen egunerokoan, hamaika lan, esperientzia eta bizipen sortu izan dira e­rreka bazterrean; egun ordea, albo batera utziak ditu. Horri irtenbidea emateko asmoz, ‘Emakumeak busti egiten dira’ ekimena jarri zuten martxan Crana eta Guratransek, bai Baztan-Bidasoaldean, baita Leitzalde-Urumealdean ere. Eta bakoitzean, bere egutegia argitaratu dute.
 
Bi bailaratan, hainbat emakumek parte hartu dute proiektuan, garai bateko harreman hura gogorarazi eta ikustaraziz. Hala, eskualdeko eta inguruko he­rrietako emakumeen argazkiak eta testigan­tzak bildu eta jasotakoarekin egutegi bat osatu dute.
 
Bi egutegiak abenduaren 17an aurkeztu  zituzten: Baztan-Bidasoaldekoa Malerrekako Mankomunitatean, Donezteben. Leitzaran-Urumealdekoa Leitzako Udaletxean. 
 
Leitzaran eta Urumealdean, Gizarte Zerbi­tzuen laguntzarekin, Lei­tza, Areso, Arano eta Goizuetako hainbat emakumek parte hartu dute egitasmoan.
 
Baztan-Bidasoaldean, Cederna-Garalurren laguntza izan duten 24 emakume aritu dira datuak, testigantzak eta argazkiak biltzen: Koldobike Gorostiza, Aran­txa Arregi, Txeli Arre­txea, Nati Urroz, Marisol Taberna, Izaskun Abril, Filo Arretxea, Paquita Mikelarena, Mari Jose Mitxelena, Inés María Bazterrika, Mª Angeles Hernandorena, Estefanía Agesta, Josefa Etxeberria, Maritxu Etxenike, Francisca Iriarte, Mª Jesus Sagardia, Beatriz Manterola, Nati Otegi, Cándida Mitxelena, Mª Luisa Gain­za, Rosa Mari Erran­donea, Arrosatxo Ibarra, Amets Inda eta Eulali Indart.
 
Honela, erreka baz­terrean, arropa garbi­tzeko lixiba egiten zirenekoak, edo bainujan­tzi bakarra izaki, erre­kan bustitzeko txandaka ibiltzen zirenekoa gogoratu zituzten, bertzeak bertze, aurkezpenean. Ederki laburbildu zuten bezalaxe, «nork erra­nen zigun orduan oinak busti gabe arropa garbitzeko aukera izanen genuela?». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun