Ongi hasi dute eskualdeko futbol talde nagusiek urtea

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 13a

Errekak ere irabazi egin zuen etxean eta hurbilagi du txapeldunen faserako txartela

Eguberrietako oporraldiaren ondotik, berriz ere lanari ekin diote eskualdeko kirol talde gehienek. Futboleko talde nagusiek, orokorrean emaitza onak lortu zituzten, Aurrerak eta Baztanek irabazi egin baitzuten Nafarroako Preferente mailan, Gure Txokoak eta Doneztebek berdindu etxetik kanpo eta Beti Gaztek berdindu etxean. Eskubaloian, garaipen garrantzitsua lortu zuen Errekako talde nagusiak eta hirbilago du txapeldunen fasera sailkatzeko txartela.

Eguberrietako oporraldiaren ondotik, berriz ere lanari ekin diote eskualdeko kirol talde gehienek. Futboleko talde nagusiek, orokorrean emaitza onak lortu zituzten, Aurrerak eta Baztanek irabazi egin baitzuten Nafarroako Preferente mailan, Gure Txokoak eta Doneztebek berdindu etxetik kanpo eta Beti Gaztek berdindu etxean. Eskubaloian, garaipen garrantzitsua lortu zuen Errekako talde nagusiak eta hirbilago du txapeldunen fasera sailkatzeko txartela.

Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Beñat Saralegi) – Aloña Mendi 1

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 1 (Andoni) – CD Ardoi 0

Baztan 3 (Luis Urrutia, Andoni Goienetxe eta Urtzi Gonzalez) – CD Infanzones 0

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Touring 2 - Gure Txokoa 2 (Aitzol Irizar eta Alain Morcillo)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Amaya 2 – Doneztebe 2 (Andoni San Martin eta Jon Apeztegia)

CD Etxarri Aranaz 4 - Baztan B 1 (Agustin)

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Koldo Ordaxek 2 eta Unai Telletxea) – Ostadar 3

Gipuzkoko jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 2 (Jokin Pinacho eta Jokin Huizi) – Behobia 1

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Aurrera 1 – Doneztebe 0

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Beti Gazte 1 (Urki Txoperena) – Aurrera 2

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Dunboa Eguzki 3 - Gure Txokoa 1 (Unai Olaziregi)

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Rotxapea CD 3 – Baztan 2 (Javier Maylinen gola)

CD Ardoi 5 – Doneztebe 0

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe 0 – CD Iruña 2

CD Etxarri Aranaz 0 - Beti Gazte 6 (Jon Leizak 2, Jorge Agirre, Bogdan, Aimar Zamorano eta Aimar Otxoteko)

Baztan 3 (Ibai Merino, Alaitz Nuñez eta Oscar Elorza) – CD Ademar 2

Nafarroako infantilen bigarren mailan

SD Alsasua 5 – Baztan 1 (Gilen Quertier)

Nafarroako Emakumeen Ligan

Doneztebe 0 – UCD Burlades 2

Neskak futbol 8

UCD Burlades 3 - Beti Gazte 2 (Ainara Otxoteko eta Rakel Lasaga)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

SC Euskalduna 3 - Gure Txokoa 2

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta 2 – Arrikitaun Rinconzito Andaluz 3

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen 2. Maila nazionalean

Erreka 30– Beti Onak 24

 

ERRUGBIA

Euskal Herriko ligan

Ordizia RE 24 - BRT Menditarrak 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun