Urtasun mendean hartuta, San Migelek lortu du Banakako Masterreko finalerako txartela

Ttipi-Ttapa 2014ko urtarrilaren 13a

Oriamendi

Larunbatean jokatuko du finala Urrizaren aurka

Partida orekatua, ia akatsik gabekoa jokatu zuten eskualdeko bi erremontelariek. Finalerako txartela jokoan, ez zuen inork etsi, baina azken sakeen abantailari eutsiz doneztebeko jokalariak erdietsi zuen azkenean garaipena 30-25 irabazita. Larunbatean, urtarrilaren 18an jokatuko du Urrizaren aurka finala.

Partida orekatua, ia akatsik gabekoa jokatu zuten urtarrilaren 11n eskualdeko bi erremontelariek. Finalerako txartela jokoan, ez zuen inork etsi, baina azken sakeen abantailari eutsiz Doneztebeko jokalariak erdietsi zuen azkenean garaipena 30-25 irabazita. Partida bikaina ikusteko aukera izan zuten frontoira bertaratu zirenek, hutsik apenas, sakean, erantzunean eta tantoa amaitzen asmatu zuten San Migel eta Urtasunek. Berdinduta hasi zuten partida baina Urtasunek hiru-lau tantoko aldea atera zion gero. San Migelek ordea, borrokatu eta tantoak erreskan gehituz 19-18 aurretik jartzea lortu zuen. Hortik aurrera abantailari eutsi eta sakeaz baliatuta, bost tantoko aldea atera zion amaieran. Partida irabazita Banakako Masterreko finala jokatzeko txartela lortu zuen Julen San Migelek. Larunbatean, urtarrilaren 18an, Urriza izanen du aurkari txapela lortzeko lehian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun