Mikel Iparragirre elizondarrak irabazi du Laxoa Elkartearen mila euroak

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 8a

Laxoa Elkarteko Tiburtzio Arraztoak eman zion mila euroko txekea Mikel Iparragirre elizondarrari, Utzitako argazkia

Paxaka txapelketaren finalaren ondotik ateratako 0548 zenbakiaren jabea da

Joan den abenduaren 21ean Paxaka Txapelkeako finala jokatu ondoren Laxoa Elkarteak 1.000 euroko zozketa egin zuen Iruritako Aranabia pilotalekuan. Sariduna Mikel Iparragirre elizondarra suertatu da, bera baitzen 0548 zenbakiaren jabea.

Boleto sariduna Joseba Urtasun iruritarrari erosi zion eta saria Laxoa Elkarteko lehendakariak, Tiburzio Arraztoak eman zion Mikel Iparragirreri Iruritako pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun