Hiri Hondakinen Mankomunitatetako urtarrileko zozketa egin da

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 8a

4.992 zenbakiaren jabeak zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen du saritzat

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, urtarrileko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 4.992.

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, urtarrileko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 4.992.

Saria, zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen da. Aipatu, bertzalde, joan den urteko abenduan ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Urte hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.

Urtarrileko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, urtarrilaren 31 baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

 

Akatsa egutegian

Bertze aldetik, aipatu behar da 2014ko egutegian ilgora eta ilbehera alderantziz paratuak daudela, akats bat dela medio. Beraz, egutegian ilgora paratzen duenean ilbehera da eta ilbehera markatzen duenean, ilgora. Datu hauek garrantzitsuak dira, baratzean edo egurgintzan aritzen direnentzat, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun