Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako XII pilota txapelketako lehen jardunaldia urtarrilaren 8an jokatu da. Asteazken arratsaldean, bigarren mailako senior kategoriako partidak jokatu zituzten Eratsun eta Doneztebeko pilotalekuetan. Igande honetan, berriz, infantil eta jubenil mailako lehen kanporaketak jokatuko dituzte.
Eratsungo lehenbiziko partidan, Errekako Elizalde eta Iparraldeko Agerrek 18 eta 13 irabazi zieten Zegamako Intxausti eta Txorens-i. Behar-Zanako Loidi eta Errazkinek 18 eta 3 irabazizieten Lagunak-eko Senosiain eta Zaranton II.ari; Oberenako Vidan eta Etxegoienek 18 eta 14 irabazi zieten Andoaingo Loitegi eta Otañori; Aurrera Saiazeko Ormazabal eta Urbieta II.ak 18 eta 9 irabazizieten San Migueleko Goñi eta Errekako Goñiri; Oiarpeko Hernandez eta Imazek hiru tantutan utzi zituzten Pilotajaukuko Zelaia eta Alustiza eta Huarteko Loban eta Iraizoz 18 eta 9 nagusitu zitzaizkien Buruzgaingo Etaio eta Martikorenari.
Doneztebeko pilotalekuan jokatutako partidetan, Errekako Jaunarena eta Anduezak 10 eta 18 galdu zuten Hernaniko Urkizu eta Lizeagarekin; Zegamako Azketa eta Atxak 18 eta 8 irabazi zieten Lagunak-eko Zaranton I eta Iragiri; Astigarragako Barandiaran eta Errekako Mindegiak 18 eta 10 irabazi zieten Oreretako Aranburu eta Lizasori eta Aurrera Saiazeko Labaka eta Imazek tantu bakarrean utzi zituzten Pilotajaukuko Arnanz eta Etayo.
Jubenilak eta infantilak hasiko dira
Malerrekako txapelketan, pixkanaka lehian hasiko dira bertze kategorietako pilotariak ere. Honela, infantilen lehen jardunaldia jokatuko du urtarrilaren 12an, igande goizeko 9:30etik aitzinera Sunbillan eta Iruritan.
Sunbillan infantilak
Orbegozo eta Olide (Añorga) – Hualde eta Torres (Buruzgain)
Otxoa eta Lazkoz (Gure Pilota) – Maia (Esteribar) eta Larretxea (Erreka)
Ruiz de Larramendi eta Pajares (Lazkao)-Agirreamalloa eta Ibarloza (Markina)
Telletxea (Erreka) eta Apezetxea (Umore Ona) – Galdos eta Mintegi (Zegama)
Sein eta Azpiroz (Oiarpe) – Gutierrez eta Garmendia (Titin III)
Rekalde eta Auzmendi (Araxes) – Agirre eta Muñoz (Erreka)
Alberdi eta Elizegi (Andoain) – Bobadilla eta Cordon (Barberito I)
Egiguren eta Iriarte (Ilunpe) – Txoperena eta Santamaria (Aurrera)
Iruritan infantilak
Oskoz eta Mata (Oberena) – Oazabal eta Goikoetxeandia (Aurrera Saiaz)
Baztarrika eta Gelbenzu (Lazkao) – Gabirondo eta Izeta (Añorga)
Lasa eta Ugartemendia (Ziotza) – Zalakain eta Tolosa (Aurrera Saiaz)
Galarraga eta Aranguren (Usurbil) – Uranga eta Zunzunegi (Zestoa)
Saldias eta Zelaieta (Erreka) – Ansotegi eta Igoa (Gure Pilota)
Olaetxea eta Ganboa (Aldabide) – Albeniz eta Etxeberria (Añorga)
Zabala eta Otaegi (Ziotza) – Barbara eta Duoandikoetxea (Arrakundiaga)
Osa eta Zubeldia (Zazpiturri) – Sagastibeltza eta Jauregi (Urretxu)
Jubenil mailakoak igande goizeko 9:00etatik aitzinera jokatuko dute Doneztebeko eta Eratsungo pilotalekuetan.
Donezteben jubenilak
Jamar eta Irurita (Oberena) – Aburuza eta Zabala (Txapagain)
Alkasena eta Mendi (Gure Txokoa) – Fernandez eta Mitxelena (Orereta)
Matxin eta Aranguren (Tartaloetxe) – Fagoaga eta Garatea (Erreka)
Bakaikoa eta Medina (Erreka) – Adonis eta Aranberri (Zestoa)
Zudaire eta Mariezkurrena (Irurtzun) – Egiburu eta Murua (Lazkao)
Arrizabalaga eta Etxebarria (Markina) – Galarza eta Grados (Pilotajauju)
Petite eta Garmendia (Titin III) - Garin eta Arregi (Ziotza)
Zalduendo eta Mateo (San Miguel) – Salaberria eta Arzallus (Oiarpe)
Eratsunen jubenilak
Mitxelena eta Martinez (Gure Txokoa) – Azkonbabieta eta Elizegi (Lazkao)
Etxeberria eta Beloki (Aurrera Saiaz) – Aldaz eta Gabirondo (Pilotajauku)
Egiguren eta Murua (Txapagain) – Oronoz eta Palenzuela (Arkupe)
Zubikarai eta Urizar (Markina) – Olarra eta Otaño (Mundarro)
Okiñena eta Andueza (Oberena) – Azpiroz eta Flores (Oiarpe)
Juankorena eta Aldabe (Erreka) – Salegi eta Garate (Arrasate)
Urdapilleta eta Urdapilleta (Aurrera Saiaz) – Alvarez eta Ibañez (Urretxu)
Larunbe eta Martija (Huarte) – Esain (Gernika) eta Etxebarria (Markina)