Gure Txokoako futbol talde nagusiak ongi ekin dio igoera faseari

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 7a

8-1 irabazi zion Urolari

Gainerakoek Eguberrietako oporraldian bazeuden ere, Gipuzkoako Federazioan ari diren eskualdeko futbol talde nagusiek partida jokatu dute asteburuan. Gure Txokoak, Erregionaleko lehen mailatik Gorengora igotzeko faseko lehen partida jokatu du Matzadan eta garaipen garbia lortu du. Beti Gazteko talde nagusiak berdindu egin zuen Errenterian urteko lehen partida eta ohorezko mailako jubenilek etxean galdu egin zuten. Beti Gazteko kadeteek, aldiz, etxetik kanpo irabaziz hasi dute igoera fasea. Eskubaloian, Errekako talde nagusiak txapeldunen faserako sailkatzeko partida garrantzitsua irabazi dute Lizarran.

Gainerakoek Eguberrietako oporraldian bazeuden ere, Gipuzkoako Federazioan ari diren eskualdeko futbol talde nagusiek partida jokatu dute asteburuan. Gure Txokoak, Erregionaleko lehen mailatik Gorengora igotzeko faseko lehen partida jokatu du Matzadan eta garaipen garbia lortu du. Beti Gazteko talde nagusiak berdindu egin zuen Errenterian urteko lehen partida eta ohorezko mailako jubenilek etxean galdu egin zuten. Beti Gazteko kadeteek, aldiz, etxetik kanpo irabaziz hasi dute igoera fasea. Eskubaloian, Errekako talde nagusiak txapeldunen faserako sailkatzeko partida garrantzitsua irabazi dute Lizarran. Hauek izanen dira asteburuko jardunaldi murritzeko emaitzak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Touring 1 - Beti Gazte 1 (Igor Gurrutxaga)

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa 8 (Andoni Riopedrek 4, Alain Morcillok 4) – Urola 1

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Unai Telletxea) – Añorga 3

Gipuzkoako kadeteen lehen maila igoera fasea

Orereta Café 1 – Beti Gazte 6 (Urki Txoperenak 4, Jonan Arbelaitz eta Jabier Parra)

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen 2. Maila nazionalean

Lizarreria 24 – Erreka 27

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun