Urteko lehen partida jokatuko dute Gipuzkoako ligan ari diren futbol talde nagusiek

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 3a

Gure Txokoako talde nagusiak igoera faseari ekinen dio larunbatean Matzadan. Artxiboko argazkia

Gure Txokoako talde nagusiak igoera faseko lehen partida jokatuko du

Eguberrietako oporraldian murgilduak daude eskualdeko kirol talde gehienak. Halere, Gipuzkoako Federazioan ari diren eskualdeko futbol talde nagusiek partida jokatuko dute asteburuan. Gure Txokoak, Erregionaleko lehen mailatik Gorengora igotzeko faseko lehen partida jokatuko du Matzadan. Beti Gazteko talde nagusiak Errenterian jokatuko du urteko lehen partida eta ohorezko mailako jubenilek etxean. Errekako talde nagusiak ere gibeleratutako partida jokatuko du Lizarran, txapeldunen faserako sailkatzeko partida erabakigarria.

Eguberrietako oporraldian murgilduak daude eskualdeko kirol talde gehienak. Halere, Gipuzkoako Federazioan ari diren eskualdeko futbol talde nagusiek partida jokatuko dute asteburuan. Gure Txokoak, Erregionaleko lehen mailatik Gorengora igotzeko faseko lehen partida jokatuko du Matzadan. Beti Gazteko talde nagusiak Errenterian jokatuko du urteko lehen partida eta ohorezko mailako jubenilek etxean. Errekako talde nagusiak ere gibeleratutako partida jokatuko du Lizarran, txapeldunen faserako sailkatzeko partida erabakigarria. Hauek izanen dira asteburuko jardunaldi murritzeko norgehiagokak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Touring - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa – Urola, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan

Beti Gazte – Añorga, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen 2. Maila nazionalean

Lizarreria – Erreka, larunbatean 18:00etan Lizarrako Carpa Oncinedan, gibeleratutako partida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun