Urte berriko lehen Malerreka Kantuz Donamarian eginen da

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 27a

Malerreka kantuz, Eratsungo saio batean. Artxiboko argazkia

Urtarrilaren 4an, larunbat eguerdian abiatuko da plazatik

Malerreka Euskara Batzordeak antolatzen duen Malerreka Kantuz saioko 2014 urteko lehen emanaldia Donamarian eginen da. Hain zuzen, urtarrilaren 4an, larunbat eguerdian gelditu dira plazan.

Malerreka Euskara Batzordeak antolatzen duen Malerreka Kantuz saioko 2014 urteko lehen emanaldia Donamarian eginen da. Hain zuzen, urtarrilaren 4an, larunbat eguerdian gelditu dira plazan.

Malerreka Kantuz hilabeteko lehenengo larunbatean egiten da. Saioak Malerrekako herri guztietan egiten ditugu, hilero herri ezberdinetan. Musikaren laguntzaz kantuan aritu eta gero herriak hamaiketako xume bat eskaintzen die bertaratuei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun