Tantaz tanta dinamikari babesa eman dio Baztan-Bidasoaldeko LAB sindikatuak

TTIPI-TTAPA 2013ko abe. 27a, 13:08

LAB sindikatuko ordezkariek bat egin dute Tantaz tanta kanpainarekin. Utzitako argazkia

Urtarrilaren 11n Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzera deitu du

Baztan-Bidasoaldeko LAB sindikatuak Tantaz-Tanta dinamikari babesa eman dio eta horretaz gain, urtarrilaren 11n Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu du.

Baztan-Bidasoaldeko LAB sindikatuak Tantaz-Tanta dinamikari babesa eman dio eta horretaz gain, urtarrilaren 11n Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu du.

LABek dioenez, Eguberri garai hauetan «familia eta lagunekin egoteko egunak dira eta oraindik bertze urte batez Euskal Preso eta iheslariok beraien etxeetatik urruti pasatu behar dituzte, maite dituzten senideetatik ehundaka kilometrotara».

Sindikatuak gogoratzen duenez, oraindik ere 500 goitti Euskal Preso politiko daude Espainiar eta Frantziar estatuetan sakabanatuta, «beraien oinarrizko eskubideak urraturik jarraitzen dutelarik».

Bi urte pasatu dira Euskal Herrian bake prozesu baterako ateak zabal zabalik ireki zirela, eta «oraindik-orain PPren gobernuak ez du inolako pausurik eman bake prozesu hau atzeraezina izan dadin, justuki kontrakoa egin du, bakeari oztopoak jarri eta iraganeko eszenatokira itzultzeko saiakerak burutu, Herrira-ren kontrako operazioa adibide garbia delarik», LABen idatziak dioenez.

LABen erranetan, preso eta iheslarien aferak lehentasunezko gaia izan behar du Euskal Herriko agenda politikoan, «eta hori bultzatzeko jendartearen aktibazioa nahitaezkoa da. Euskal jendarteak orain arte erakutsi duen bezala preso eta iheslarien eskubideen alde borrokan jarraitu behar du herri, auzo eta hirietan, eta horren abiapuntu ezin hobea urtarrilaren 11n Bilbon eginen den mobilizazioa izanen da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun