Cáritas-entzat dirua biltzeko ongintzako kontzertu zikloa Beran abiatu da

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 23a

Berako kontzertuan parte hartu zuten kantari, musikari eta dantzariak, emanaldiaren ondotik. Foto Goiko

Heldu den urteko urtarrilaren 4an Donezteben eta martxoaren 14an Elizondon izanen dira emanaldiak

Cáritas-entzat dirua biltzeko helburuarekin, ongintzako opera kontzertuak eskaintzen hasi dira eta lehenbiziko emanaldia larunbatean egin zen Beran. Bera, Doneztebeko Mendi eta Elizondoko abesbatzekin batera Berako eta Elizondoko musika bandek eta hainbat abeslarik hartu zuten parte. Ikusi argazkiak

Arestian aipatutako musika banda eta abesbatzekin batera, Abenauara Graffugna, Ariadna Martinez eta Andrea Jimenez sopranoak, Nerea Berraondo eta Elena Balanuta mezzosopranoak, Eduardo Zubikoa tenorea, Pablo Azpeitia baritonoa, Daniel Gutierrez piano jotzailea eta Amaia Leiza dantzaria aritu ziren.

Berako kontzertuaren ondotik, heldu den urteko urtarrilaren 4an Doneztebeko elizan eta martxoaren 14an Elizondokoan eskainiko dira emanaldiak, ordutegi berean. Sarrerak 5 eurotan salduko dira eta aitzinetik erosteko aukera izanen da La Caixako bulegoetan. Zero sarrerak eskuratzeko eta donatiboak emateko modua ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun