Desafio bikaina burutu zen abenduaren 21ean Donezteben. Giro bikainarekin harmailetan, Santi San Miguel eta Juan Telletxea garaile suertatu ziren, nahiz eta Alex Txikonek goraipatzeko lana egin. Azken orduan, bi aldeen adostasunarekin, apustuan aldaketa bat izan zen, eta horrela Santik San Miguelek 9 kilometro egin behar izan ditu eta Alex-ek 8 kilometro.
Aizkorakoan, zortzi kanaerdikora, Juan Telletxeak lan dotorea egin zuen, Txikoni ederki eutsiz. 50 segunduko aldea bertzerik ez zuen ateri bizkaitarrak. Ondoren San Miguelek, bertze behin ere, bere kalitatea agerian utzi ondoren, desafioa doneztebarren aldekoa izatea lortu zuen, nahiz eta kilometro bat gehiago egin. Ordubete baino guttiago behar izan zuen bikoteak lana akitzeko (59’42”) eta Txikonen minutu bat eta 53 segundu gehiago.