Elizondoko taldea nagusitu da Baztan-Errekako XIV. Paxaka txapelketan

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 23a

Elizondoko taldea lehen aldiz suertatu da txapeldun. Utzitako argazkia

9-7 irabazi zion final ikusgarrian Irurita Eri

Elizondok irabazi du Baztan-Errekako XIV. Paxaka txapelketa. Abenduaren 21ean Iruritako Aranabian jokatutako final ikusgarrian 9-7 nagusitu zitzaion Irurita Eri. Hirugarren posturako lehian Irurita Bk 9-7 irabazi zion Donezteberi.

Elizondok irabazi du Baztan-Errekako XIV. Paxaka txapelketa. Abenduaren 21ean Iruritako Aranabian jokatutako final ikusgarrian 9-7 nagusitu zitzaion Irurita Eri. Hirugarren posturako lehian Irurita Bk 9-7 irabazi zion Donezteberi.

Elizondoko talde txapeldunean Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Jon Sansiñena aritu ziren eta Irurita E taldean Xabi Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburu.

Final ikusgarria eskaini zuten, txapelketako partidarik onena, ordu eta erdi ingurukoa. Irurita Ek irabazi zuten lehen jokoa, baina Elizondok buelta eman zion markagailuari (3-1 eta 4-2). Baina iruritarrek lanean segitu zuten eta 4-5 eta 5-6 ere aitzinetik izan ziren. Elizondo beriz ere 8-6 aitzineratu zen eta iruritarrak joku bakarrera hurbildu baziren ere, azken jokua Elizondok egin zuen, txapela bereganatuz lehen aldiz.

Txapelak eta sariak banatu ondoren, Laxoa Elkartearen mila euroren zozketa egin zen. Zenbaki sariduna: 0371. Elizondoko ferietan saldu zen. Urtarrilaren 4 arte izanen du epea saria biltzeko. Zenbaki hori ez bada agertzen, 0548 zenbakia da sariduna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun