Utergaren lesioaren ondorioz Urtezahar Egunera gibeleratu da binakako finala

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 19a

Xanti Utergak zurmioa bihurritu zuen joan den astean eta abenduaren 31ra gibeleratu da binakako finala. Maialen Andres

Abenduaren 19an jokatuko dute hirugarren posturako lehia Juaristi eta Barrenetxea IV.ak Etxeberria IV eta Etxeberria III.aren kontra

Abenduaren 21ean, larunbatean jokatzekoa zuten erremonteko binakako txapelketaren finala Xanti Uterga doneztebarrak eta Ionek, Urriza eta Endika Urrutia saldiastarraren kontra. Baina Utergak min hartu zuen zurmioan joan den astean eta abenduaren 31ra gibeleratu dute.

Atzerapen bakarra izanen da. Urtezahar egunean Uterga oraindik minez balego edo bertze finalistetako bat lesionatuko balitz, maila bereko bertze erremontelari batek ordezkatuko luke edo horrela ez baliz, hirugarren sailkatutako bikoteak jokatuko luke.

Horregatik, oraindik garrantzitsuagoa da abenduaren 19an, ortzegun arratsaldean Galarretan jokatuko den hirugarren posturako lehia: Juaristi eta Barrenetxea IV ariko dira Etxeberria IV eta Etxeberria III.aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun