Aizkora eta lasterka desafioa izanen dira Errekaren Mendiaren Egunean

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 19a

Juan Telletxea, Santi San Miguel eta Alex Txikon, larunbateko apustuko protagonistak. Artxiboko argazkiak

Alex Txikon alde batetik, eta Juan Telletxea eta Santi San Miguel aurrez aurre izanen dira Donezteben larunbatean

Urtero bezala, ekitaldi ugari prestatu ditu Erreka elkarteak abendurako. Hasteko, hilaren 20an, Eguberrietako saskiaren zozketa eginen dute elkartearen egoitzan ortziral arratseko 8etan. Biharamonean, Mendiaren Eguna prestatu dute, apostu bereziarekin.

Urtero bezala, ekitaldi ugari prestatu ditu Erreka elkarteak abendurako. Hasteko, hilaren 20an, Eguberrietako saskiaren zozketa eginen dute elkartearen egoitzan ortziral arratseko 8etan. Biharamonean, Mendiaren Eguna prestatu dute, apostu bereziarekin.

Inoiz baino interesgarriagoa dator Errekaren Mendiaren Eguna. Abenduaren 21ean, larunbat goizeko 7:30ean Leurtzako zirkora mendi irteera eginen dute, Errekak Bonozorrotzen duen buzoia bisitatuz. 12:30ean apustu haundia eginen da. Alex Txikon mendizale eta kirolari ezagunak 8 kanaerdi aizkoraz moztu eta 8 kilometro laisterka egin beharko ditu. Errekako kide diren Juan Telletxeak eta Santi San Miguelek ere lan bera egin beharko dute, baina bakoitzak bere espezialidadean txandaka: Telletxeak 8 kanaerdiko moztuko ditu eta San Miguelek 8 kilometro lasterka. Eskolako frontoian eginen da apustua eta 5 euroko sarrera kobratuko da. 14:30ean bazkaria izanen da Jubilatuen Ostatuan. 19:30ean, Alex Txikonen Alpinismo y Salto Base filma proiektatuko da zineman. Sarrera debalde izanen da.

Oraindik bertze ekitaldiak ere antolatu ditu Errekak urtea agurtzeko. Abenduaren 24an Saioara mendi irteera eginen dute eta abenduaren 31n, goizeko Mendaurrerako irteeraz gain, VIII. San Silvestre lasterkea eginen da 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun