Eguberri garaian ere segituko du Doneztebeko zine programazioak

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 18a

Abenduaren 22 eta 26an eta urtarrilaren 2an eskainiko dira emanaldiak

Doneztebeko Guraso Elkarteek, zenbait erakunderen laguntzaz antolatzen duten zinema emanaldiek ez dute etenik izanen Eguberrietan ere. Abenduaren 22an eta 26an eta urtarrilaren 2an eskainiko dituzte filmak.

Abenduaren 22an, igande arratsaldeko 4:30ean “Aita, zonbi bat naiz” emanen dute eta 6:30ean “Niños grandes 2”.

Abenduaren 26an, arratsaldeko 4:30ean “Los Croods” emanen dute eta 6:30ean “Ahora me ves”.

Urtarrilaren 2an, azkenik, arratsaldeko 4:30ean “Monstruos University” eta 6:30ean “El llanero solitario” izanen dira ikusgai Leku Eder zineman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun