Eskualdeko lau erremontelari ariko dira frontoi laburreko Eguberrietako banakako txapelaren bila

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 18a

Gorka Urtasun eta Julen San Miguel, antolatzaile eta laguntzaileekin batera abenduaren 17an egindako aurkezpenean. Utzitako argazkia

Lehen finalerdia Urtasunek eta Juaneneak jokatuko dute Larraintzarren eta bigarrena Uterga eta San Miguelek Donezteben

Lau erremontelari lehiatuko dira Eguberrietan bederatzigarren aldiz antolatu den frontoi laburreko buruz buruko erremonte txapelketaren bila. Eta lauak eskualdekoak dira: Gorka Urtasun iruritarra, Aritz Juanenea saldiastarra eta Xanti Uterga eta Julen San Miguel doneztebarrak.

Lehenbiziko finalerdia abenduaren 22an, igande arratsaldeko 5etan jokatuko dute Larraintzarko Ulzama pilotalekuan Urtasun eta Juaneneak. Bigarrena, abenduaren 25ean, Eguberri egunean jokatuko dute San Miguel eta Utergak Doneztebeko eskolako pilotalekuan, arratsaldeko 6etan. Irabazleek, abenduaren 29an, arratsaldeko 5etan jokatuko dute final handia Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Azkeneko bi ediziotan Gorka Urtasun iruritarra suertatu da txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun