Irurita E eta Elizondok jokatuko dute paxaka txapelketako finala abenduaren 21ean

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 17a

Txapelketak azken partidak ikusteaz gain,mila euroren zozketan parte hartzeko aukera izanen da larunbatean iruritan. Artxiboko argazkiak

Hirugarren posturako lehia Irurita Bk eta Doneztebek jokatuko dute eta mila euro zozketatuko dituzte

Baztan-Errekako hamalaugarren paxaka txapelketako finalerdiak jokatu ziren abenduaren 14an Iruritako Aranabia pilotalekuan. Ez zen ezusterik izan eta lehen fasean, partidarik galdu gabe multzoburu izan diren Irurita E eta Elizondok lortu dute abenduaren 21ean jokatuko den finalerako txartela.

Baztan-Errekako hamalaugarren paxaka txapelketako finalerdiak jokatu ziren abenduaren 14an Iruritako Aranabia pilotalekuan. Ez zen ezusterik izan eta lehen fasean, partidarik galdu gabe multzoburu izan diren Irurita E eta Elizondok lortu dute abenduaren 21ean jokatuko den finalerako txartela.

Lehenbiziko finalerdian, Irurita Ek 9 eta 2 irabazi zion Donezteberi. Bigarrenean, Elizondok lan gehiago egin behar izan zuen, baina halere 9-5eko emaitzarekin mendean hartu zen Irurita B.

Honela, abenduaren 21ean jokatuko dira finala eta hirugarren posturako lehia Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Larunbat arratsaldeko 5etan hirugarren posturako lehia jokatuko dute Irurita B (Oscar Urrutia, Karlos Goikoetxea eta Jagoba Ramos) eta Doneztebek (Josu Juanena, Unai Sapuppo eta Xabier Ibarrola).

Ondotik jokatuko den final nagusian Elizondo (Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Jon Sansiñena) eta Irurita E (Xabi Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburu) izanen dira aurrez aurre.

Gero, txapelak eta sariak banatuko dira eta arratseko 8etan mila euroren zozketa eginen du Laxoa Elkarteak.

Zenbaki bat eta ordezko bertze bat aterako dira. Saridunak 2014ko urtarrilaren 4ko 20:00ak arteko epea izanen du saria jasotzeko. Zenbaki sariduna agertuko ez balitz, ordezkoak 2014ko urtarrilaren 31ko 24:00ak arteko epea izango du saria jasotzeko. Zenbaki sariduna eta ordezkoa ttipi-ttapa aldizkariko web orrialdean argitaratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun