Olentzero eta Mari Domingi berriz ere plazara hurbilduko dira

Joana GUERENDIAIN 2013ko abenduaren 13a

Eskoletako haurrek ongietorria eginen diete 5etan

Eguberri heldu dela eta urtero bezala Olen­tzero eta Mari Domingi Sarako plazara hurbilduko dira. Eskoletako haurrek ongi etorria eginen diete arratsaldeko 5etan kantu eta musikarekin. Ondotik desfile bat eginen dute karri­ketan barna beti ere musikarekin, zahar etxetik ere pasako dira kantu batzu emateko eta plazan bukatuko dute. 

Eguberri bezperako meza abenduaren 24an emana izanen da gaueko 8etan elizan eta 25­ean goizeko 10:30ean.

URTATS GAUA
Le pullman jatetxeak urtats gaua ospatuko du. Horren karietara 75 euroko menu bat proposatzen dute, edariak kondatu gabe: Sartzeko, xipiroi pipertuak eta portuko zizka mikak, ondotik Landesetako gibel gizena. Segitzeko abakando erdia bere zi­troinezko gurinarekin eta «trou basque», ondotik idikia onddoekin eta sagar beteak. Bukatzeko gasna eta deserta ttiki ainitz. Gaualdia Dj batek animatuko du eta opariak ere irabazten ahalko dira.
 
Bertzalde Sarako Izarrak errugbi elkarteak, joan den urtean bezala, bere urtats gaua antolatuko du Lur Be­rri gelan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun