Eguberri ondotik laster etorriko zaizkigu ihauteriak eta Zirikolatz herriko euskal dantza taldea buru belarri ari da besta hau prestatzen. Gazteak etxez etxe ibiliko dira berriz 2014an. Kantu, dantza eta umore ona, ez da deus eskas izanen.
Hitzorduak finkatu dituzte otsailaren 8, 9 eta 15ean herritarrekin momentu goxoa pasatzeko.