Zarena Zarelako dantza konpainia ikusgarria berria prestatzen ari da. Denbora berean Ainarak deitzen den sorkuntza eskaintzen segitzen du herriz herri. Ondoko hitzordua urtarrilaren 17an izanen da Hendaiako Ugarte pilotalekuan 20:30ean. Ez huts egin ezagutu nahi badituzue musika onak, dantzari finak eta denboran Aragoitik eta Nafarroatik Xiberurat lan egiterat joaten ziren neska gazteen istorioak.