Hatsa Elkarteak lanean segitzen du literatura hedatzeko eta bereziki olerkiak. 15 urtez segidan Euskal Herri osoko olerkiak bildu eta plazaratu dituzte hainbat liburutan. 2014an ere gisa berean segitu nahi dute haur, gazte eta helduen dohainak ezagutarazteko gisan. Olerkiak asmatu eta idazten dituenak Hatsa Elkarteari helarazten ahal dizkio gero. Heldu den urteko bilduman argitaratua izateko olerkiak igorri behar dira urtarrilaren 15eko berantenaz helbide huntarat: olerkibilduma@sfr.fr
Joan den urtean 100 bat olerkarik (gehienak ez ezagunak) bederazka eta 120 haurrek taldeka parte hartu zuten eta orduan bezala, orain ere, baldintza eta banaketarik gabe olerki guziak apirilaren 6an Hatsaren Poesia Egunean publikatuko dira.
Bertze aldetik, apirilaren 5etik ekainaren 30a arte Olerkarien Eguna proposatzen du Hatsa Elkarteak. Hau da, hiru hilabetez, Euskal Herro osoan, edo bertze edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizaleek beraiek aukeratzea leku bat (gune, antzoki, taberna, enparantza…), bakarrik edo bertze pertsona batzuekin maite dituen olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz… Ekimenaren datuak apirilaren 1a baino lehen igorri behar dira Hatsa Elkartera.
Azkenik, azpimarratu nahi dute Hatsa Elkarteko idazleen bitartez sortuak izan diren bideo poetikoak (Hatsaren olerki bustiak 2010-2011-2012-2013) noiznahi eta nonahi ikusgai direla eta poesia une bat antolatu nahi badu oneskor daudela jakinarazi dute.