Gure herri ttiki huntan, kanpotik etorritako zuamurdiar berri batzuk baditugu. Batzuk ezin urrunagotik etorriak: Peter Australiatik etorri zitzaigun. Ludo berriz, hurbilagotik, Frantziako Lyon-etik. Eta pare bat ditugu hortxe onddo-onddokoak: Carles Kataluinakoa eta Paco Valenciakoa.
Gisa hortan, bertze herrialdetako ohiturak, kantuak, janariak… ezagutzeko aukera badugu. Hori dela eta, azaroaren 23an egiazko paella valentziar bat dastatzeko aukera izan zen, Pacok 18 lagunendako prestatu baitzuen paella goxo-goxo bat.