Koteto Ezkurra eta Iñaki Lizasori ohorezko aipamena

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Nafarroako Gobernua

Koteto Ezkurra eta Iñaki Lizaso erremontelari doneztebarrek Nafarroako Gobernuak ematen dituen kirolaren goresmen-sariak jaso zituzten abenduaren 2an. Lizasori, erretiratzeko unean erremonteari egindako ekarpenagatik egin diote ohorezko aipamena eta Ezkurrari erremontean kirol-ibilbide garrantzitsua egin izanagatik. Ohorezko 7 aipamen eta zilarrezko 17 domina banatu ziren ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun