Hara eta hona ibiltzea gustoko dute Arkupeak Elkarteko kideek eta urtea agurtzeko, hegazkina hartu eta munduan barrena ibili dira. Azaroaren 4tik 11ra 29 bazkide Tenerifen izan ziren. Inguruko hotelik hoberenetako batean ostatu hartu zuten eta eguraldi bikainaz gozatzeko aukera izan zuten, eskualdean aterkipean genbiltzan artean.
Hamabi laguneko beste kuadrila bat, berriz, Perun izan zen. Azaroaren 11n abiatu ziren Iruñetik eta 13 egunez, paraje eder haiek gozatzeko aukera izan zuten: Arequipa, Cusco, Aguas Calientes… asko gustatu zitzaiezkien eta nola ez, baita Machu Picchu ere. Ordu aldaketak eta 4000 metro baino gehiagoko garaierak, bat baino gehiago buruko mina ere eragin omen zion. Bidaiaren balorazio orokorraz galdetuta, nekatuta itzuli baziren ere, herrialdeak dituen altxorrak ezagutu eta egungo eta garai bateko zibilizazioen inguruan zertxobait ikasteko eta ikusteko aukera bikaina izan zela zioten.
Abendu amaieran elkarteko ordezkarien urte bukaerako bilera egingo da eta bertan aurtengo urteak emandakoak eta datorren urteko bidaia, ikastaro eta hitzaldien egutegia adostuko da.