Kriston zozketa eta erakusleiho lehiaketa eginen dira Eguberrietan

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Doneztebarrak mer­katari eta zerbitzu elkarteak Eguberrietako hainbat ekitaldi antolatu ditu.
 
Alde batetik, urtero bezala, "Kriston Zozketa" eginen dute. Boletoak, bazkide diren saltokietan erosketak eginez lortu ahal izanen dira.
 
Zozketa abenduaren 28an burutuko da eta ondotik txistorrada eginen dute.
 
Bertzalde, Erakusleiho Lehiaketa ere eginen dute elkarteko saltokien artean. Horretarako, lehiaketan parte hartu nahi duten erakusleihoen zerrenda bat eginen dute eta jendeak bere botua eman ahal izanen du. Botoa ematen dutenen artean, zozketa bat eginen dute eta bertako produktuez osatutako saski eder bat emanen dute.
Azkenik, errege bezperako kabalgatan ere parte hartuko dute karroza batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun