Urri bukaeran ireki zen Aurtizko Ostatuak itxura berri eta polita aurkeztu digu. Gogotsu daude hiru nagusiak eta Donostian eta hainbat lekutan ospatzen den Santo Tomas eguna, Aurtizko ostatuan ere ospatuko da. Abenduaren 21ean hainbat ekitaldi izanen dira egun guzian. Txistorra pintxoak izanen dira euskal musikaz lagunduta. Arratsaldean, berriz, bingoa izanen da: Zerringo eta Tomaxa zerrikumeak zozketatuko dira. Gauean euskaraokea izanen da. Aurtizko Ostatukoek ohartarazi dutenez, euskal jantziekin edo baserritarrez jantziak etortzen diren guziek pintxoa doan izanen dute.