Iker Gorosterrazu azpitxapeldun izan zen Xalto Sariketan

Arkaitz MINDEGIA 2013ko abenduaren 13a

Iker Gorosterrazu, Xalto Sariketako finala jokatu zuten bertze bortz bertsolariekin batera. Ondoan, Mikel Lasarte txapelduna. Felix LOIARTE

Egoitz anaiak ez zuen finalerako txartelik eskuratzerik izan

Iker eta Egoitz Go­ros­terrazu anaiak gazte gaztetatik ari dira ber­tso munduan, hainbat eta hainbat txapelketa, herri bazkari, bertso afari, bertso poteotan.... bertsoak kantatuz indartsu eta gogotsu.  
 
Bi anaiek hamabiga­rren Xalto sariketan parte hartu zuten, Egoitzek Iruñean jokatu zen kanporaketan parte hartu zuen eta Ikerrek berriz Leitzako kanporaketan. Egoitz ez zen pasatu finalera, baina bere anaia bai , sailkatu eta lan polita egin zuen Goizuetan, bigarren ge­­ratu baitzen, Mikel Lasarte txapeldunaren ondotik. 
 
Bertzalde, Egoitz Gorosterrazuk Iruñean ospatzen den Bertsoaroako ekitaldi batean parte hartu zuen, Maddi Sarasua, Nerea Ibarzabal, Amaia Iturriotz, Mikel Lasarte eta Irati Majuelorekin batera . Urte be­rriarekin ere han eta hemen ikusiko ditugu bi anai hauek bertsoak kantatzen. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun