Azaroaren 30ean kontzertua izan zen Herriko Ostatuan Borrokan rock taldearekin.Bertara jende pila bat hurbildu zen. Oso talde ona entzun genuen eta orain arte ekarri direnen artean rockik gogorrena eskaini duen taldea izan da. Rock gauarekin eta bezperan izan zen antzerki gauarekin astebukaera mamitsua izan zen azaroko azkena.
Zorionak berriz ere horrelako ekintzak bultzatzen dituen jendeari, kasu honetan herriko ostatua eramaten duten Itsaso eta Xabierri.