Hurbiltzen ari dira Eguberriak eta hauekin batera guraso eta haurrak mugitzen dituzten ekintzak ere abian dira. Abenduaren 7an opil edo talo eguna egin zen eta urtero bezala opilak egin eta bertan ateratako dirua urtean zehar egiten dituzten ekintzak ordaintzeko erabiliko dute (antzerkiak, kontu kontalariak, Gabonetako ekintzak…). Abudo Eguberrietako argiak piztuko dira eta zuhaitza apainduko da zinta, bolatxoekin eta bakoitzak paratu nahi dituen apaingarriekin.
Abenduaren 24an olentzerorekin kantua eginen da herrian zehar, bainuetxean txokolatada eskainiko da, haurrekin ateraldia eginen da eta errege bezperan bazkaria.
Urteko azken alea dugunez, zorionak denei eta urte berriak bakoitzak amesten duena egi bihur dezala. Dagoena ez dadila txartu eta norbaitek baldin badaki magia egiten, denotaz gogoratu eta egoera puskaz hobegora aldatu dezala.