Udal instalazioak gas naturalera egokitzeko hitzarmena sinatu dute Herriko Etxeak eta Gas Navarrak

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Utzitako argazkia

Gasoila eta propano gasa erabiltzen duten udal ins­talazioak egokitu eta gas naturala erabiltzeko elkarlan hitzarmena sinatu zuten azaroaren 28an Miguel San Miguel alkateak eta Celestina López Morte, Gas Navarrako zuzendariak. Lehenik, Askin Haur Eskolan, Musika Eskolan eta zineman eginen dute egokitze hori eta ondoko fase batean, propanoa erabiltzen duten ikastetxeetako sukaldeko eta liburutegiko instalazioak egokituko dituzte. Udalak herrian gas naturala hedatzeko asmoarekin bat dator hitzarmena, ingurumen aldetik garbiagoa eta eraginkorragoa delakoan. Donezteben 2009 urte akabailan sartu zen gas naturala eta lau urteotan, 4,5 kilometro kanalizazio egin dute eta 50 bat hartune egin dituzte. Erdigunean izan ezik, gainerako auzo gehienetara ailegatu da gas naturala, kasik 250 etxebizitzetara, hiru udal eraikinera eta hiru ostatu eta jatetxera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun