Mendi Abesbatza bigarren Avilesko Nazioarteko Sariketan

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Utzitako argazkia

Mendi Abesbatza Asturias-en egon zen azaroaren 30ean, Avilés-en egin zen XXX. nazioarteko abesbatzen sariketan. Lehenbiziko aldia izan da lehiaketa batera aurkeztu dela, eta hasiera ezin hobea izan du, bigarren saria lortu baitu (2.000 euro). Bost kantu prestatu zituzten: bat antolakuntzak paratutako nahitanahiezkoa zen, bertze bat Asturias­ko kantu bat aukeran; gure inguruko bat ere eraman beharra zen, eta hau Kitolis izeneko lan ederra izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun