Urtero bezala, ekitaldi ugari prestatu ditu Erreka elkarteak abendurako. Hasteko, hilaren 20an, Eguberrietako saskiaren zozketa eginen dute elkartearen egoitzan 20:00etan.
Biharamonean, hilaren 21ean, Errekaren Mendiaren Eguna prestatu dute eta inoiz baino interesgarriagoa dator. 7:30ean Leurtzako zirkora mendi irteera eginen dute, Errekak Bonozorrotzen duen buzoia bisitatuz. 12:30ean apustu haundia eginen da. Alex Txikon ezagunak 8 kanaerdi aizkoraz moztu eta 8 kilometro laisterka egin beharko ditu. Errekako kide diren Juan Telletxeak eta Santi San Miguelek ere lan bera egin beharko dute, baina bakoitzak bere espezialidadean. Eskolako frontoian eginen da apustua eta 5 euroko sarrera kobratuko da. 14:30ean bazkaria izanen da Kasino elkartean. 19:30ean, Alex Txikonen Alpinismo y Salto Base filma proiektatuko da zineman. Sarrera debalde izanen da.
Abenduaren 24an Saioara mendi irteera eta abenduaren 31n, goizeko Mendaurrerako irteeraz sain, VIII. San Silvestre lasterkea eginen da 18:00etan.