Herreratarrek akitu dute Openean

Maider PETRIRENA 2013ko abenduaren 13a

Utzitako argazkia

Diario de Navarrak antolatutako mendi bizikleta openean parte hartu dute zortzi asteburuz segidan Herrera anaiek. Azaroaren 24an Lizarran egin zen azkena eta bai Enekok, anai zaharrenak (argazkian), nola Koldok bigarren postua lortu zuten. Sailkapen orokorrean, Enekok ez zuen podiumean sar­tzeko aukerarik izan baina bai postu ederra lortu, laugarrena geldituz. Koldo, berriz, azpitxapelduna izan zen. Zorionak biei eta segi horrela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun