Azaroaren 26an zaintzaileentzat antolatutako ikastaroa egin zen Herriko Etxeko bigarren solairuan. Aintzane Mariezcurrena erizaina izan zen ikastaroa eman zuena eta 32 interesatu agertu ziren bi orduko ikastaroaz gozatzera. Azkeneko 15-20 minututan praktika egin zuten.