Bi taldetan banatuta emanen diote neska-mutikoek ongietorria Olentzerori

Maider PETRIRENA 2013ko abenduaren 13a

Gero frontoian bilduko dira eskutitzak eta muxuak emateko

Abenduan sartu garen honetan Eguberriak aipagai ditugu. Abenduak 24an urtero bezala Olentzero eto­rriko zaigu Sunbillara. Arratsaldeko 4etan aterako dira neska-mutikoak bi taldeetan banatuak. Alde batetik 0-9 urte bitartekoak, beheitiko eskolatik eta ibilbidea herrian barna eginen dute. Koxkorrak berriz, hau da 10tik goitikoak, zubiaren bertze aldea eginen dute. Guztiak akitutakoan frontoian geldituko dira Olentzerori muxuak, eskutitzak, etab… emateko eta txokolate goxo goxoa dastatzeko. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun