Jubiloteka zerbitzua martxan jarri dute Urdazubin eta Zugarramurdin

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 12a

Jubiloteka zerbitzu berria da Urdazubi-Zugarramurdin, baina ez eskualdean. Argazkian, Berako jubiloteka ageri da. Artxiboko argazkia

Lehen esperientzia hau lau egunez eginen da, baina jarraipena emateko asmoa ere badute

Urdazubi eta Zugarramurditarrei bideraturiko zerbitzu berria martxan da, jubiloteka, abenduaren 11, 13, 18 eta 20 eginen den egitasmo berria da. Aurtengoan llaburra izanen da, berria denez jendartean duen harrera ikusi, baloratu eta ongi ateraz gero, jendeak parte-hartuz gero, heldu den urterako jarraibidea emateko asmoa erakutsi dute bertako gizarte zerbitzuek.

Jubiloteka saio bakoitzak 2 orduko iraupena izanen du, hirugarren adineko pertsonei zuzenduriko saioak dira, parte-hartze libre eta doakoa izanen du. Zugarramurdiko museoko goitiko solairuan izanen dira saioak eta bertan soinketa, memoria lantzeko ariketak, eta bertzelako errehabilitazio ariketak eginen dira.

Aipatu moduan aurten esperientzia motxa izanen da baina ongi ateraz gero, ondoko urtean jarraipena emateko asmoa agertu dute teknikariek. hirugarren adinekoak zaintzearen garrantziaz ohartaraziz eta beraiekin ere prebentzioa landuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun