Azken urteetan berreskuratutako ohiturari eutsiz, Santa Luziako feria ospatuko da Donezteben abenduaren 13an. Ortziral goizeko 10:00etatik 14:00etara eskulangileak izanen dira elizatarian eta 11:00etan hasiko den Meza Nagusiaren ondotik Zilarrezko Titarea emanen dio Doneztebeko Udalak Enrique Taberna jostunari.
Goizeko eskulangileen erakusketa eta salmenta postuetan Aitziber Erasun (metalak), Santiago Hualde (egurra), Fausti Juanikorena (jantzigintza), Itziar Smith (telarrak), Jose Luis Arozena (laxoa), Malu Alvarez (zilarra), Andreu Smith (postalak), Jose Luis Olaizola (egurra), Eneko Rabina (ogia), Carlos Mindegia (gazta), Jon Olaizola (egurra), Bittoriano Arzuaga (artilea) eta Joxepa Loiarte eta Zubietako taldearen taloak izan dira.
Zilarrezko Titareak
Urtez urte, hauek izan dira Zilarrezko Titarea jaso dutenak Doneztebeko Udalaren eskutik:
Maria Eraso (1999)
Patxi Astiz (2000)
Mari Carmen Elizalde (2001)
Virtudes Etxebeste (2002)
Pepita Apeztegia (2003)
Pakita Andiarena (2004)
Mariela Olaizola (2005)
Angeles Buenetxea (2006)
Maria Teresa Mindegia (2007)
Loli Ostolaza (2008)
Mari Cruz Arregi (2009)
Maria Dolores eta Mercedes Sarratea (2010)
Maria Jesus Elizondo (2011)
Esther Pascal (2012)